XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ordenadorearen erabilerari esker pantailaren gainean zuzenean diseina daiteke, eta diseinatzailearen sormenaren emaitza hori denbora tarte txiki batetan egiaztatu ere bai.

Produkzioaren automatizazioa.

Piezak diseinatzeko eta prototipoak lortzeko ihardupideetan ordenadoreak duen oinarrizko zeregina deskribatu dugularik, orain fabrikazio-ihardupidean bertan eta arlo honetan lortutako automatizazio-mailetan sartuko gara.

Ordenadoreen aplikazio era honetan oinarrituriko unitateek fabrikazio malguko unitateak delako izen orokorra jasotzen dute.

Etapa honek bigarren industri iraultza gisa izendatu dena dakar, aurrerantzean ekoizkuntz ihardupidea ez bait da agertuko elkarrekin loturik ez dauden makina sail edo makina talde gisa, ia guztiz automatizaturik egongo diren lantegietan burutuak izango diren produkzio-ihardupide oso eta integratuak moduan baizik.

Automatizazioa, produkzio-ihardupide jarraia eramateko beharra duten industrietatik (labe garaiak, paperfabrikak, petrokimika, etabar) behar hori ez duten beste batzutara zabaldu da dagoeneko.

Fabrikazio malguko sistema integratu era hau sartzea oso erosoa da, produktua definitu, diseinatu, fabrikatu eta merkatura eramateko aukera askoz denbora laburragoan ematen bait du, gastu gutxiagorekin (stock-ak ez bait dira handiak) eta soldata, material, energia, ezarkuntza eta bestelakoen probetxu askoz arrazionalagoarekin.

Produkzioaren automatizazio eta malgutasun kontzeptuak ekoizkortasunarekin oso lotuta daude.

Muntaketa katea klasikoek emaitza ona lortzeko ahalbidea ematen dute produktu bakar bateko kantitate handien fabrikazioari zegokionean, baina beren malgutasuna nulua edo oso mugatua da; ondorioz, kostatu egiten zaie bilakaera teknologikoarekiko egokipena.

Arlo honexetan aplikatzen dira produkzio-sistema malguak edo fabrikazio malguko sistemak.

Fabrikazio malguko sistemak makina edo ezarkuntza teknikozko multzo batez osatutako sistemak dira, hor amankomuneko kontrol- eta garraio-sistema baten bidez elkarren artean komunikaturik daudelarik.

Era honetan, fabrikazioak, erabat automatizaturik dagoenak, pieza desberdinekin lan desberdinak egiteko aukera eskaintzen du, bai eta produktuaren osagaien nahiz produktu osoaren mihiztadura ere.

Fabrikazio malguko unitatea osatzen duten elementuak funtsean honako hauek dira: lan-egotegia, materialetarako garraio-sistema eta ihardupide guztiaren prestaketaz eta kontroleko funtzioez arduratzen den ordenadorea.

Zenbakien bidez kontrolaturiko makina-erremintazko taldeak, piezen karga eta deskargako eragingailuek, tresna-aldaketarako sistemek, neurriak egiteaz arduraturiko makinek eta beharrezkoa den ekipo lagungarriak, guztien artean osatzen duten unitate eragilea daukan lekuari lan-egotegia deritzo.

Halaber, egotegi horren osagai bezala, kontutan har daitezke sarrerako iladak (lehengaien biltegia) eta irteerakoak (produktu bukatuak).

11 Fenomeno batzuren ikerketa eta irudikapena ordenadore bidezko simulazio-teknikei esker erraztasun eta agin daiteke.

12 Era guztietako industriako ihardupideen simulazioak ihardupide horien ezaugarriak aztertzeko ahalbidea ematen du produktua bera martxan jarri baino lehenago.

13 Pieza eta aparatuen planta, altxaketa, ikuspegi tridimentsionalak eta bestelakoen despiezaketa eta lantzea oso erraztua geratzen da piezen diseinuko ihardupideari dagokion informazio digitalizatuzko tratamenduari esker.

14 Diseinurako tresna programatuen erabilerak aurretik egindako diseinuen informazioaz baliatzea ahalbideratzen du, diseinu berriak sortzeko.